Xarma tabernan bi kontzertu egingo dira urriaren 21ean eta azaroaren 18an

Aiurri 2023ko urr. 17a, 12:10

Xarma tabernak musika emanaldiak antolatu ditu urriari eta azaroari begira; bitartean, jateko eta zerbait hartzeko aukera paregabea dela azaldu dute jabeek. 

Urriaren 21ean Versos del Corazon izeneko bikotea izango da Goikoplazako tabernan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Ondoren, azaroaren 18an, Rombo Dueten musikaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitarte.

Xarmaren ogitartekoa telebistan

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!