Estrella Morenok hitzaldia eskainiko du, Andoaingo hiru elizek antolatuta

Aiurri 2023ko urr. 17a, 14:40

Bilboko Teologia eta Pastoraltzako zuzendaria den Estrella Morenok “Jesusen jarraitzaileok Jaunaren misioari jarraipena emateko erronka” izenburua daraman hitzaldia eskainiko du, Anbrosia Olabide eraikineko egoitzan, bihar, asteazkenarekin, 19:00etatik aurrera.

Andoaingo hiru parrokiek (San Martin Tours, San Martin eta Santa Kruz) antolatu dute hitzaldia, eta herritar oro gonbidatu dute.

Antolatzaileek adierazi dutenez, hitzaldiarekin, 2023-2024ko ikasturteari heldu diote, “Andoain andoaindarrentzat bizitzeko leku hobeago bat” izanik leloa.

Hiru helburu hartu dituzte jomugan hiru parrokien inguruan biltzen diren Andoaingo eliztarrek: gure zahartzaroa eta bakardadea, Sinodoaren Bidea, eta, hiru parrokiak buru batekin mugitzea.

Estrella Morenorekin asteazkenean egingo duten ekitaldia, aurtengo denboraldiari begirako lehena izango da. Aurrerantzean, hitzaldi eta bestelako ekitaldi gehiago antolatzeko asmoa agertu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!