Andoaingo Txirrindulari Eskolako partaideak Espainiako ziklo-kroseko egutegia osatzen ari dira

Aiurri 2023ko urr. 18a, 12:08

Galiziako eta Gaztela Leongo proba ezberdinetan aritu dira, asteotan, Irati Aranguren eta Xabat Zuriarrain.

Aranguren

Nazioarteko proba bikoitza jokatu zen Pontevedran, urriaren 7an eta 8an. Igandeko proban Aranguren hirugarren helmugaratu zen. Bezperan, zorte txarra izan zuen. Nazioarteko proban, lehen postuetan zijoala, beste korrikalari batek atzetik jo eta aldagailua hautsi zion. Bizikleta aldatu bitartean denbora galdu eta hamazazpigarren postuan helmugaratu zen.

Zuriarrain

Medina de Pomarren eta Villarcayon proba banatan parte hartu zuen Andoaingo txirrindulariak. 13. eta 17. postuan sailkatu zen, hurrenez hurren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!