Aita Larramendi ikastolako Ikasle ohien bazkaria

Aiurri 2023ko urr. 19a, 08:30

Ikasle ohien bazkaria antolatu dute, azaroaren 18rako. Txartelak dagoeneko salgai daude Andoaingo Keinu eta Urrats dendetan, eta baita ikastolako idazkaritzan ere. Bazkariaz gain, ekitaldi-sorta iragarri dute.

1963ko azaroaren 12an ireki zituen ateak Andoaingo Aita Larramendi Ikastolak; 53 haurrek eta 2 irakaslek estreinatu zuten egun hartan ikastola, Juanita Alkainek utzitako etxean. Debekuen gainetik, euskara hutsezko heziketan bidegile izan ziren ikastolak. 60. urteurrena ospatzeko, ekitaldi-sorta antolatu dute. Sinbolikoena, akaso, azaroaren 11koa izango da. Izan ere, egun horretan hasita, Juanita Alkain izena hartuko du Bazkardoko eraikinak. Ekitaldian Oiartzabalek idatzitako ereserkiaren estreinaldia egingo da. Astebete beranduago iritsiko da ekitaldi jendetsuena, ikasle ohien bazkariarekin. Hitzordu gehienak azaroan izango dira, Xabier Egunaren ospakizunarekin amaitzeko.

Argazki-bilduma:

© Andoaingo Udal Artxiboa, Ikastolako ikasleen taldeak. © MOISÉS SAN JOSÉ (1977-1978)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!