Andoaingo 2024ko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa azken txanpan sartu da

Aiurri 2023ko urr. 21a, 07:00

“Artea Andoainen” izango da zazpigarren edizio honetan aukeratutako gaia. Aurkezteko epea: urriaren 1etik 31 arte izango da.

 
  • Andoaingo Udalak datorren urteko egutegia herritarren partaidetzarekin osatu nahi du, azken urteotako joerari eutsiz.
  • Argazkiak argitaratu gabeak izan behar dute.
  • Egile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ditzake.
  • Aukeratu den argazkian azaltzen diren pertsonak identifikagarriak balira, egutegian azaltzeko haien baimena aurkeztu beharko da.
  • Partehartzaileek 16 urte gorakoak izan behar dute.
  • Formatua, bereizmen handiko digitala, horizontala eta 2-10 MB pisukoa, zabalera 4350 px / altuera 2900 px. Bereizmena 300 ppp. Adobe RGBn JPGn formatuan.
  • Sariari dagokionez, saridun bakoitzak 150 euroko saria jasoko du.
  • Aurkezteko epea: urriaren 31 arte izango da, webgunean www.andoain.eus.
  • Emaitza: Azaroaren 15 baino lehenago jakinaraziko da.

Iruditan 2021. urteko irabazleen argazkiak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!