Urnieta KE eta Leizaran KKE klubetako senior taldeak, denboraldiaren hasieran

Aiurri 2023ko urr. 21a, 07:00

Senior mailan lehen jardunaldiak jokatu dituzte.

Gipuzkoako gizonezkoen 1. Lurraldeko txapelketan laugarren jardunaldia iristear da. Leizaran taldeak, aurreko asteburuan, Allurralden berdinketa lortu zuen Soraluce taldearen aurka (30-30). Lehen bi jardunaldietan garaipena eskuratu zuen, eta denboraldi hasiera honetan 4. postuan sailkatuta dago. Asteburuan Arrasaten ariko dira.

Urnietak, zehazki, Arrasate gainditu zuen aurreko asteburuan (27-26). Denboraldiko lehen garaipena izan zen, eta horri esker sailkapenean 8. postuan dira. Asteburu honetan Eibarren aurka ariko dira.

Maila berean, emakumezkoetan, Urnietak bitik bi garaipen eskuratu ditu. Azkena, Aloña Mendiren aurka (20-25). Euskadiko senior ligan, berriz, Leizaranek lehen garaipena lortu nahi du etxean.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!