Euskalgintzaren Kontseiluak, euskararen aurkako oldarraldiaren aurrean, “Euskararekin bat. Euskaraz bat” izenburupean manifestazioa deitu du. Bilboko kaleetan izango da, azaroaren 4an. Ekimenarekin bat egingo duen agerraldia izango da, Andoaingoa.
Era berean, Bilboko manifestaziora joateko autobusa iragarri dute. Laster eskainiko dituzte xehetasunak.