Andoain Euskaraldia'22

Basteroko ospakizun nagusirako sarrerak eskuragarri jarri dituzte Kulturguneko leihatilan

Aiurri 2023ko urr. 25a, 07:00

Azaroaren 3an urteurreneko azken ekitaldia ospatuko da, 19:00tan hasita, herriko artisten parte-hartzearekin. Doakoa izango den arren, beharrezkoa izango da sarrera eskuratzea. Horretarako aukera dago, Bastero Kulturguneko leihatilan.

Urteurrena borobiltzeko azken emanaldia datorren azaroaren 3an izango da, eta gaurkoz herritik eta herritarrentzat egindako ikuskizuna izango dela aurreratu daiteke. Kultur eragile ugari ditugu Andoainen, musikari, dantzari, antzerkigintzari eta beste kultur jarduerei loturikoak. Horren guztiaren isla izango da datorren asteko emanaldia. Udalak ohar bidez adierazi duenez, emanaldian zehar belaunaldi ezberdinen artean loturak sustatuko dituzte, herrigintzari bere lekua eskainiz: "Andoaingo Udalak herritarrak animatu nahi ditu mugarria elkarrekin ospatzera". Joateko asmoa duenak, hori bai, hobe du gonbidapena aurretik hartzea. Ikuskizunean herriko askotariko artista, eragile ate elkartek  parte hartuko dutenez, aretoa betetzeko aukera handiak daude.

Bideoan, Klaap dantza eskolako ikasleak iazko Euskaraldirako egin zuten bideo-grabaketan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!