Manifestaziorako busa aterako da, Andoaindik

Aiurri 2023ko urr. 27a, 12:00

Azaroaren 4an, larunbatarekin, euskalgintzak deitutako manifestazioa egingo da Bilbon. Arratsaldeko 17:00etan Euskaldunatik abiatuko da. Jakina denez, manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiari aurre egiteko da. 

Busa Txistoki pasealekuko Makaldegitik aterako da, arratsaldeko 15:00tan. Itzulera, busean bertan adostuko da.

Bi prezio

  • 12 urte bitartekoek 8 euro.
  • 12 urtetik gorakoek 15 euro.

Txartelak salgai

  • AEK euskaltegia
  • Aiurri
  • Ernaitza liburudenda
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!