Joxepi Orbegozoren alarguna zen, eta biak hiru seme alaben gurasoak izan ziren: Kristina, Mari Jose eta Iñaki.
Herrian, Fondako Inaxito gisa ezagutzen zuten askok, urtetan aurrera zihoazenak batik bat, izan ere, garai batean bere familiak Fonda Mendiluze izeneko taberna eduki baitzuen Zumea kalean.
1937an jaio zen, eta Mendiluze Elizondo familian sei senide izan ziren, oso kirolzaleak guztiak ere. Inazio, mendizale porrokatua izan zen eta Euskalduna mendigoizale elkarteko kideetako bat. Inazioren anaietako bat, Rafael, Real Sociedadek bere historian izan duen jokalaririk iaioenetakoa izan zen.