Egoitzan agertu diren pintaketak deitoratu ditu Andoaingo EAJ-PNVk

Jon Ander Ubeda 2023ko urr. 28a, 10:09

Goizaldean udalerriko hainbat tokitan pintaketak agertu dira, Ekialde Hurbilean bizi den gatazka dela-eta. Batzokian agertu diren pintaketen aurrean adierazpena egin du Andoaingo EAJ-PNVk.

Andoaingo EAJ-PNVren gaitsezpena:

“Edozein kausa legitimo defendatzeko besteen etxea modu koldarrean margotu eta iseka egin beharra daukanak, Andoaingo EAJ-PNVrekiko eta Batzokia osatzen duten alderdikide guztiekiko errespeturik ez du agertzen, eta elkarbizitza zer den oraindik ez du ulertu. Erabat gaitzesten ditugu pintada-ekintza hauek, aurrera egitea ezinezko egiten baitute. Argi dago badela norbait iraganean dagoena eta egon nahi duena”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!