Muñoak eta Lizarraldek Punttuka Eskolako ikasleak ederki zirikatu zituzten

Xabier Lasa 2023ko urriaren 30a

Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariekin bertso afaria egin zuten joan den ostiralean Irunberri elkartean, Punttuka bertso eskolak antolatuta. Ofizioa gainezka erakutsi zuten Lasarte-Oriako eta Oiartzungo bertsolariek, eta umoretik jo zuten bi bertso-aldiren eskutik. Muñoa Punttuka eskolako irakaslea izan zen zenbait ikasturtetan, eta orduan edukitako gora-behera irribarretsuak izan zituzten jomugan, batik bat; horrela, ederki asko zirikatu zituzten afarian bertan ziren zenbait ikasle. Lehen bertsoaldia, osorik ikusgai bideoz:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!