Hasteko, Gaztetxean parte hartzen dugun eragile gisa, dagokigun ardura hartu nahi dugu, Gaztetxeko kide batzuk kontzertu hori ekarri eta gure aldetik geldiarazteko erantzukizunik hartu ez izanagatik. Onartu nahi dugu orain arte ez ditugula Jarfaitarren letrak entzun edo irakurri, eta guri ere badagokigula "filtro" hori pasatzea, beraz, adierazpen hau gure ardura onartzetik hasi nahi dugu.
Guregandik kanpo antolatutako feminista batzuen komunikatuari esker jakin genuen atzo bertan letren berri. Komunikatu horretan ikusi daitekeenez, "la follaba hasta dejarla tetrapléjica", "apartate gorda', "me follo a tu madre y me voy sin pagar, 'no te me acerques mucho si eres maricón" eta abar dira bere letretan entzun ditzakegun esaldiak.
Garbi utzi nahi dugu ez ditugula horrelako diskurtso matxistak, lgtbiq+foboak, lodifoboak, kapatizistak eta abar onartzen eta ezin dute lekurik eduki ez Andoaingo Gaztetxean, ez inon.
Horregatik, kontzertua bertan behera uzteko beharra mahaigaineratu genuen atzo bertan Gaztetxeko Asanbladan. Horretan ahalegindu arren, nagusiki gizonez osatutako asanbladak, ez zuen aukera planteatu ere egin, eta, beraz, kontzertuak aurrera egingo duela erabaki zen. Bertan behera uztearen ideiari uko egin ondoren, Jarfaiterri kanta zehatz horiek ez abesteko baldintza exigitzea plazaratu zen baina hau ere ez zuten onartu. Azkenean, Jarfaiterri abesti horiek ez kantatzearen eskaera egitea erabaki zuten. Garbi utzi nahi dugu ez gatozela bat erabaki honekin eta baldintzak jartzea ere ez dela bidea hausnarketarik ematen ez bada. Horrelako diskurtsoak dituzten artistak ekartzeak espazio ez-seguru bihurtzen du Gaztetxea. Ez dugu zisheteropatriarkatuaren indarkeria sistematikoa normalizatzen eta inbisibilizatzen duten horrelako
Bestalde, larunbatean Gaztetxera bertaratuko den pertsona orok, letrak abestu edo kontzertua entzutera doanak, Jarfaiterren letrak eta esaldi matxistak babesten dituela argi utzi nahi da. Beraz, bertara zoaztenok, garbi izan zer ari zareten elikatzen: indarkeria babesten eta erreproduzitzen ari zarete.
Azkenik, gertaera honek erakusten du, Gaztetxea Andoaingo herritar guztientzat segurua izango den espazio bat bihurtzeko lan handia dagoela aurretik, eta horretarako denon konpromisoa eta borroka beharrezkoa izango da. Horregatik, Trakatik, andoaindar feminista oro Gaztetxeko asanbladan parte hartzera animatu nahi dugu.
Ez ditugu letra ezta jarrera matxista, lgtbiq+fobo, lodifobo, arrazista ezta kapazitistarik onartuko!
Espazio seguru, eroso eta feministak sortzen jarraituko dugu borrokan! diskurtso ezta jarrerarik onartuko.