Ostiralean amaituko da ikastolako ikasle ohien bazkarirako txartela erosteko epea

Aiurri 2023ko aza. 6a, 10:26

Aita Larramendi ikastolak adierazi duenez, dagoeneko 200 lagunek eman dute izena. Azken orduan izena-ematen dutenei begira, txartela erosteko epea ostiral honetan amaituko da.

Urteurreneko ekitaldien artean, ikasle ohien bazkaria antolatu dute azaroaren 18rako. Txartelak dagoeneko salgai daude Andoaingo Keinu eta Urrats dendetan, eta baita ikastolako idazkaritzan ere. Bazkariaz gain, ekitaldi-sorta iragarri dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!