"Ariketa kolektiboa", horrela definitu du Andoaingo Udalak gaurko iragarpena: "Kultura Loratzen deituko da, eta hausnarketarako, eztabaidarako eta proposamenak biltzeko foro bat izango da. Helburua da guztion artean irakurketa partekatua gauzatzea, etorkizunean gure herriko kultura arloko bide-orria zein izan beharko lukeen marrazteko xedez".
Kultur politikak ez duela alde bakarreko izan behar, baizik eta partekatua. Hori uste dute eta horretarako elkarlana sustatu nahi dute: "Horregatik deituko zaio prozesuari Kultura Loratzen, loratze prozesuan dagoen edo loratze prozesuan ikusi nahi dugun arloa delako kultura.
Prozesurako irudi bat ere sortu da berariaz, Nerea Uraldek diseinatu duena.
Lehen bilera, aste honetan
Azaroaren 8an izango da, asteazkenarekin.