Andoaingo pentsiodunek bat egin dute osasun publikoaren defentsan Donostian azaroaren 11n egingo den herrialde mailako manifestazioarekin, "adinagatik arreta hurbila, duina eta kalitatezkoa gehien behar dugun kolektiboa garelako, eta publikoa den aldetik bakarrik berma daitekeelako". Astelehenero ohi duten eran, pentsio duinen alde Goikoplazan 11:15etan elkarretaratzea egin dute gaur.