Basteroko aulki gozakaitzak irrigarri bihurtuta Katramilako antzerkilarien eskutik

Xabier Lasa 2023ko aza. 7a, 12:52

Katramila antzerki taldeak entzuleen barreak eragin zituen, eraikinaren 20. urteurreneko ospakizun ekitaldian (klik egin hemen, hainbat pasarte argazkiez eta bideoz ikusteko), joan den ostiralean. Auditorioko aulki deserosoak umore eta grazia gainezka zuela kritikatu zuen Helena Zubillagak, Urtzi Ugaldek, Amaia Elizondok eta Aloña Aroztegik osatutako laukoteak (Kristina Roperok zuzenduta), eta entzuleen barre konplizea lortu zuen. Antzerki saioa, ikusgai osorik:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!