"Askatasunari’ eskulturaren aurrean biltzeko deia egin du Elkarbizik, Oroimenaren Egunarekin bat eginez

Jon Ander Ubeda 2023ko aza. 8a, 12:35

2019ko irudia.

Azaroaren 10ean, ostiralarekin, izango da. Andoaingo Elkarbizi taldeak deialdia egin du, iluntzeko 19:00tarako, Lopez de la Calle parkean dagoen ‘Askatasunari’ eskulturaren aurrean.

Antolatzaileen deialdia:

ELKARBIZI: OROIMENAREN EGUNA OSPATZEKO DEIALDIA

Aurtengo Oroimenaren Eguna datorren ostiralean izango da, azaroaren 10ean. Urtero bezala, bailarako Elkarbizi taldeak Andoainen antolatu dugu indarkeriaren biktimak gogoratzeko izendatu den egun horren ospakizuna. Datorren ostiralean, beraz, arratseko 7retan Lopez de la Calle parkean dagoen ‘Askatasunari’ eskulturaren aurrean biltzeko deia egiten diegu inguruko herritarrei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!