Buruntzaldeako Etxebizitza Sindikatuaren asanblada irekiak egingo dira Hernanin eta Andoainen

Aiurri 2023ko aza. 9a, 12:13

Lehen asanblada irekia Hernaniko Biteri Kultur Etxean egingo da, azaroaren 15ean, arratsaldeko 18:00tan. Hurrengo asanblada Andoainen izango da, txandakatuz, eta hilabetean behin izanen dira. 

Etxebizitza Sindikatuak asanbladetan parte hartzeko gonbita luzatu die herritarrei. Horrez gain, edonork parte hartu dezake; etxebizitzaren auziarekin zalantzak edota arazoak dituen edonorentzako bilerak direla, eta baita, besterik gabe, informatu nahi dutenentzako deialdia dela azaleratu dute sindikatukoek

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!