"Ipuin gozagarriak" aurkeztu dituzte Martin Ugalde Ipuin Lehiaketara

Xabier Lasa 2023ko aza. 10a, 10:34

Haur eta gazte mailako XXVII. Martin Ugalde Ipuin Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia egin zuten atzo, Basteron. 117 idazlan aurkeztu dituzte aurten, eta epamahai kideen esanetan, “sekulako kalitetzkoa ipuinak irakurri ditugu, eta lan zaila egin zaigu aukeraketa egitea”. Ekitaldiko argazkiak eta bideoa, ikusgai. 

Karlos Linazasoro, Juan Ramon Makuso, Inaxio Mujika eta Garazi Kamio idazleek osatu dutn epaiamahaiak,  honako ikasleak nabarmendu ditu, mailaz maila:

 

A Kategoria (10 eta 11 urtekoena).

* 1. saria: “Kuskusaren bila”. Egilea: Jon Azpiroz Agirre.

“Fikzioa egiteko ahalegina egin duelako, eta garai batean egokitutako historia delako, eta asma bera dagoen kontakizuna delako,”.

* 2. saria: “Antonio Xerifa”. Egilea: Jannu Iriondo Audikana.

“Historia sinpatikoa eta erritmo oso polita duelako, adinari dagokion ingenuitatea eta fantasia puntua lortzen duelako, eta umore pixka bat ere baduelako”.

* Finalista: “Euskal Herrira” Egilea: Haizea Alustiza Aizpuru.

 

B Kategoria: 12 eta 13 urtekoena

* 1. Saria: “Gauerdiko ziztadak” Egilea: Aiora Otamendi Baltasar.

“Tranpa eta suspensea daukan historia, hasieratik ea zer gertatzen den pentsatzera eramaten zaituelako, figura poetikoak eta egoerak errekreatzeko ahalmena dauzkalako eta hizkuntza ondo menderatu eta hizkuntza jasoa erabiltzen duelako”.

2. saria: “Margarita Arbuiagarria” Egilea: Olaia Rivas Lopez.

“Lehen aldia eta orain aldia ederki uztartzen dituelako, intriga sustatzen duelako, genero beltza eta elkarrizketak asko eta egoki erabiltzen dituelako”.

* Finalista: “Errebantxa” Egilea: Odei Jimenez Arizala.

 

C Kategoria: 14 eta 15 urtekoena.

* 1. saria: “Irulegiko Eskuaren negarra” Egilea: Laiene Arteaga Eizagirre.

“Hasiera eta izenburua oso politak dituelako, puri-purian dagoen gai bat errekreatzen duelako, oso ondo dokumentatua eta idatzita dagoelako, eta tentsioari historia guztian zehar oso ondo eusten diolako”.

* 2. saria: “Bizitzaren gazi-gozoak” Egilea: Ekiñe Lasa Lopez.

“Hasiera poetikoa duelako, eta poetikotasunari eusten diolako eta baita ere oso ondo idatzita dagoelako”.

* Finalista: “Itsaslabarreko misterioa”. Egilea: Izaro Hernani Irulegi.

* Finalista: “Takoiekin Neolitikoan”. Egilea: Maren Aranburu.

* Finalista: “Pantailaren atzean”. Egilea: Irati Larrañaga Zendoia.

 

D Kategoria : 16 eta 17 urtekoena.

* 1. saria: “Grisaren gisean inozentziarik ez”. Egilea: Gorka Robles Maiz.

“Idazketa maila altua eta oso poetikoa delako, bigarren pertsonan idatzitako historia delako, eta hau ez da oso ohikoa eta gainera zaila da horri aurre egitea, eta bereziki introspekzio ariketa delako”.

* 2. saria: “Zauri Iraunkorrak”. Egilea: Naroa Miner Uribe-Etxeberria.

“Bihotzetik eta erraietatik idatzita dagoelako, adikzioa eta drogaren mundua gaitzat hartuta, oso ondo idatzita dagoelako eta bukaera irekia uzten duelako”.

* Finalista: “Itzalen eta argien artean”. Egilea: Maddi Vitoria Gutierrez.

* Finalista: “Teknologiaren bidez kontrolatuak” Egilea: Aner Uli Ezquerro.

* Finalista: “Amaren malkoa”. Egilea: Gorka Robles Maiz.

 

Kulturak loratzen segiko duen seinale

Andoni Alvarez alkatea, Ainara Ugalde Martin Ugalderen alaba, Marta Lasa Kultura, hezkuntza eta euskara zinegotzia, eta Yolanda Arrieta Euskal Idazleen elkarteko ordezkaria izan ziren ekitaldian mahai buru.

Garazi Kamio idazleak aurkeztu zuen sari emate ekitaldia.

Sarituez gain, beren lagun eta senitartekoak bildu ziren ekitaldira, eta lepo jarri zuten ekitaldi aretoa. Musika eskolako zeharkako-flauta joleek eta biolin joleek emanaldi bana eskaini zuten, ekitaldia borobiltzeko.

Marta Lasak hitza hartu zuen ekitaldian, eta literatur zale gisa poza agertu zuen sarituei begiratuz, “pozgarria da aretoa beterik ikustea, izan ere, etorkizuneko idazle izango zaretenez, horrek esanahi baitu kulturak loratzen jarraitzen duela”.

Yolanda Arrietak, berriz, saritu guztiak zoriondu zituen idazketaren sekretua topatu izanagatik: “mundua bestalde batetik doala ematen du, baina guk bost hatz ditugu gauzak kontatzeko: norbait, nonbait, noizbait, zerbait gertatzea eta nolabait kontatzea. Idaztea zaila dela ematen du, baina zuek harrapatu duzue gakoa; ekina, ekina eta ekina”. Arrietak, sarituei, “Bihozkide”aren oroigarria banatu zien Euskal Idazleen elkartearen izenean.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!