Trafikoan eta oinezkoen joan-etorrian eragingo duen lana, Zumea kalean

Aiurri 2023ko aza. 10a, 14:05

Ur zerbitzuaren azpiegitura lanak berritzeari ekingo diote Zumea kaleko 16. zenbakian, Zumea kalea eta Zumea plaza bereizten diren eremu horretan. Guipuzcoano zenaren eta Arruti gozotegiaren ondoan, beraz. 

Lanak egiteak eragina izango du eguneroko trafikoan eta oinezkoen zirkulazioan. Datorren astelehenean abiatuko dira lanak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!