Mirua abesbatza iruindarrak kontzertua eskainiko du Sorabillan

Aiurri 2023ko aza. 10a, 14:27

Mirua abesbatza, Beran 2019an eskaini zuen kontzertuan (Argazkia: Erran.eus)

Sorabillako San Martin elizan izango da kontzertua, azaroaren 19an, eguardiko 12:15etatik aurrera, Sorabilla Auzo Elkarteak antolatuta. Doan da sarrera.

Ana Tejedorren zuzendaritzapean emango du kontzertua Mirua Abesbatzak.

Iruñean kantuzale talde batek sortu zuen abesbatza, 2010ean. Elkarrekin kantuan aritzea, gozatzea eta goza araztea izan zen bere helburua hasieratik, eta horri helduta segitzen du egun ere.

Makina bat kontzertu eman ditu jada, 13 urteko ibilbidean. Azken aldiko emanaldien artean, aipatzekoa da San Andres eta Atarrabia abesbatzekin batera, "Larrain-dantza: Nafarroatik lau haizeetara" ikuskizunean izan zuen parte-hartzea.

 

Bere errepertorio zabalean, ugari dira euskal kantagintzako abestiak. Honakoa, Benito Lertxundiren Herri-behera:  

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!