Gailuk disko berria gaztetxean aurkeztu zuen, larunbatean

Aiurri 2023ko aza. 13a, 10:20

Gailu talde andoaindarrak Autosuntsipena Hasia Da 3,2,1...Znort!!! disko berria lehen aldiz taularatu zuen gaztetxean, larunbatean. Gailuk Niña Coyote eta Chico Tornado taldearekin osatu zuen kontzertua, gaztetxearen 39. urtemugako ospakizunen baitan. Jende mordoa erakarri zuen kontzertuak, eta harrera beroa egin zion taldeak zazpi abestiekin plazaratu duen disko berriari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!