Jende askoren joan-etorriari eragiten dion obra

Aiurri 2023ko aza. 13a, 13:00

Andoaingo Udalak iragarri bezala, Zumea kaleko lanak hasi dira. Hesitura nabarmena da, oinezkoentzat. Eta trafikoa bideratzeko behin behineko semaforoa ipini dute.

Askoren joan-etorria eragiten dio Zumea kalearen eta plazaren arteko pasabideak. Gaur hasi diren lanek egunerokoan eragingo dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!