Honako lanpostu hauek plazaratu ditu Udalak:
2 administrari
Testu zuzentzailea – Euskara
1.Mailako Iturgin ofiziala
1.Mailako Igeltsero ofiziala
Baldintza batzuk behar dira lanpostu horiek eskuratu ahal izateko:
Langabezian egotea eta Lanbiden izena emanda egotea
Eskualdeko herriren batean erroldatuta egotea (Andoaingoa izatea baloratuko da)
Lan horietan trebatzeko aukera emateaz gain, 5, 6 edo 9 hilabeteko kontratuaren eskaintza egingo da. Izen-ematea azaroaren 20an, astelehenean amaituko da, eta Lanbiden egin behar da.
Nabarmentzekoa da ez direla Andoaingo Udaletik egingo diren lan eskaintza bakarrak; epe laburrean segmentu zehatz batzuetara bideratutako lanpostuak eskainiko direla ere aurreratu nahi du Udalak.