Irunberri elkartearen urteurreneko ospakizunak

Aiurri 2023ko aza. 14a, 21:36

XXV. urteurrenera iritsi da Andoaingo Kale Nagusian dagoen elkarte ezaguna. Igande honetan hasi eta hamabost egunez ekitaldi-sorta iragarri dute. 

Bideoan, Ainara Audikana eta Ritxi Etxezarrena hizketan ageri dira. Aiurri hamaboskarian argitaratuko den elkarrizketaren aurrerapena da.


AZAROAK 19, IGANDEA

Familia eta gaztetxoen eguna

10:00 Mizpiradi sagardotegira irteera. Sagardoaren munduaren ezagutza eta dastaketa.

14:00 Irunberrin bazkaria. Bakoitzak berea eraman.

16:30 Karaokea tabernan.

AZAROAK 23, OSTEGUNA

19:00 Pintxo-potea.

20:00 AS04 hip-hop taldea.

AZAROAK 24, OSTIRALA

19:00 Enkartelada Zumean.

20:00-22:00 Andoaingo talogileak; taloak afaltzeko Irunberrin. 

20:00 Black Smoke taldea.

AZAROAK 25, LARUNBATA

12:30 Kantu Kalejira Irunberritik.

AZAROAK 30, OSTEGUNA

Greba feminista. Bat egingo du Irunberri elkarteak, grebaren deitzaileekin.

ABENDUAK 1, OSTIRALA

Pala txapelketa mixtoa. Egunean bertan kanporaketak eta finala jokatuko dira, Arrate pilotalekuan. Ondoren partaide guztien afaria, elkartean bertan, animatzen diren parte-hartzaileentzat.

ABENDUAK 2, LARUNBATA

12:30 Bermuta.

13:30 25. Urteurreneko bazkaria: "25 urte, laburrean. Lehena, oraina eta geroa". 

14:30 Urteurreneko bazkaria elkartean.

18:00 Arrixku bertsio taldea.

19:30 Malkogarriyak taldea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!