Xakera jokatzeko gogoa dutenei luzatutako gonbitea da hau, gaur egun duten xake mailari inolako garrantziarik ematen ez diogularik.
Txapelketa urtarrilaren bukaeratik martxoaren erdialdera izango da gutxi gorabehera, eta partidak larunbatetan izango dira, arratsaldeko lauretatik aurrera. Ez da beharrezkoa izango larunbat guztietan parte hartzea (taldekideen artean banatzen dira asteburu bakoitzeko partidak). Agustin de Leiza Xake Elkarteak hartuko ditu, bere gain, txapelketa jokatzeagatik ordaindu beharreko gastu guztiak (federatu fitxa, joan-etorriak, etab.). Ostiraletan ere elkartu ohi gara Elkartean gutako batzuk, partidak jokatu, aztertu eta elkarrekin ikasteko asmoarekin.
Interesatuek andoainxake@gmail.com emailera idatzi beharko dute, azaroak 22a baino lehen.
Animatuko al zara gurekin jokatzera?