"Munduko hainbat lurralde eta paisaia ederretara bidaiatuko du ikuslegoak"

Aiurri 2023ko aza. 16a, 08:00

Santa Zeziliako kontzertu berezia eskainiko du Udal Musika Eskolako Bandak, "Giroak" izenburupean. Kontzertua Basteron izango da, 20:00tan hasita.

Bi zentzutan ulertu behar da kontzertuari jarri dioten “Giroak” izenburua, Mikel Emezabal Bandako zuzendariaren hitzetan: “Publikoari eskainiko diogun abesti-sorta hautatzerako orduan, kultur ikuspegi anitza hartu da kontuan. Hain zuzen, munduko hainbat lurralde eta paisaje ederretara bidaiatzera gonbidatuko gaituzte zenbait doinuk: AEBetako basamortura (Oregon), Alemanian laku baten ondoan dagoen herrixka paradisiako batera (Ammerland), eta, Mediterraneora (Mar i Bel)”.

Bestalde, “Giroak” izenburuak eguraldiarekin lotu nahi du publikoa. “Cloudburst abestiak, euria eta ekaitza ditu presente, eta entzulea parte-hartzaile aktiboa izatera gonbidatzen du. Horrela, abestiak euri-soinuaren imintzioa egitera jarriko du publikoa, eskuko hatzekin kriskitinak erabiliz”.

Azaroaren 17ko kontzertuko kantutegia

1. Oregon (Jacob de Haan).

2. Cloudburst (Eric Withacre).

3. Eusko Irudiak (Jesus Guridi).

4. Ammerland (Jacob de Haan).

5. Mar i Bel (Ferrer Ferran).

2022ko kontzertuko bideoan, Mikel Laboaren Txoria txori abestia, Udal Musika Eskolako Banda eta Abesbatzaren eskutik.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!