Andoaingo negozio eta enpresei begirako laguntza-lerroa

Jon Ander Ubeda 2023ko aza. 16a, 07:54

Bost laguntza-lerro jarri ditu martxan Andoaingo Udalak, gastu korronteari eta berrikuntzari eragiten diotenak.

Andoaingo Udaleko Ekonomia Sustapen, Enplegu eta Gazteria Sailak tokiko enplegua, kontsumoa eta ekonomia sustatzeko laguntza ekonomikoen programaren berri eman du, udalerriko negozio eta enpresa txikiei zuzenduta.

Hazkunde iraunkorraren alde lan egitea xede izanik, trantsizio digitala, ekologikoa, inklusioa, lurralde-kohesioa eta eragin soziala duten ekimenak lagunduko dituzte. 

1 Herritarren kontratazioa

Helbide soziala eta fiskala Gipuzkoan izan behar du eskatzaileak. Laguntza 1.500 eta 4.000 euro artekoa izango da, hitzartutako kontratuaren iraupenaren araberakoa.

2 Negozio berriak

Negozio berriak sortzeko eta gure udalerrian daudenak transmititzeko eta/edo jarraitzeko diru-laguntzak ematen dira. laguntzaren zenbatekoa 1.250 eta 1.925 euro artekoa izango da.

3 Lokalen alokairua

Udalerriko hainbat gunetan hutsik dauden merkataritza-lokalak eta Martin Ugalde Kultur Parkeko coworking bulegoak hartu nahi dituenarentzat, alokairuko lehen urteko kostuak diruz lagunduko dituzte, 895 eurotik 5.088 eurora bitarte.

4 Berrikuntza digitala

Inbertsioak diruz lagunduko dituzte softwarea, online merkataritza eta marketin digitala, prestakuntzan eta aholkularitza teknologikoa, klimatizazioa, argiztapena eta ekonomia zirkularra sustatzen dituztenen artean. Enpresen ezaugarrien eta egindako inbertsioen arabera, 1.250 eta 1.925 euro arteko laguntzak.

5 Inbertsioak

Irisgarritasunean egindako inbertsioak merkatalguneetan diruz lagunduko dira. Kasu horretan, laguntzaren gehieneko zenbatekoa 1.500 eurokoa izango da.

Informazio gehiago

Ataria herritarrentzako arreta zerbitzuan, Andoain.eus webgunean, e-postaz (tokigarapena@andoain.eus) eta 943 304 221 telefono zenbakira deituta).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!