Correoseko garbitzaileen grebaren eragina agerikoa da Andoaingo instalakuntzatan

Aiurri 2023ko aza. 17a, 21:49

Euskadiko Correos bulegoetako garbitzaileen greba mugagabeak bost hilabete bete ditu, eta grebaren ondorioak agerikoak dira bulegoan 

SCT- LIMPIEZAS JCORDOBA Correoseko azpikontrata da, eta egoitzetako garbiketaz arduratzen da. Langileek urriaren 2tik daramate greban, "eta greba mugagabera goaz soldatak ez kobratzeagatik". Egoera gordina da, langileek zabaldu duten afitxan azaldutakoaren arabera: "SCT- LIMPIEZAS JCORDOBA enpresako garbitzaileok, uztailean, abuztuan eta irailean lan egiteagatik zero euro kobratu dugu. Horrek Gipuzkoako eta Euskal Herriko Correoseko bulegoetako garbitzaile guztiei ez ezik, Estatu osoko 1.000 langileri baino gehiagori ere eragiten die".

Langileak greba mugagabean dira eta kobratzea exijitzen dute: "Ez da posible 24 milioi euro baino gehiago mugitzen diren kontratu publiko batean langileak kobratu gabe egotea, Correos garbiketa-enpresari ordaintzen ari zaionean. Honen atzean erantzukizun politikoak beren gain hartu behar dituzten Correoseko arduradunak daude. Beharrezko azalpenak eman eta dimisioa eman behar dute.
Horregatik, greba mugagaberalko deialdia egingo dugu, eta ez gara geldituko langile horiei atzeratutako nominak ordaintzea lortu arte".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!