Familia Laguna programak eskolara iritsi berriak diren hainbat jatorritako familiak harremanetan jartzen ditu.
Programaren seigarren edizioan, hainbat jatorritako 26 familia boluntariok hasi dute 2023-24 programa, eta ikasturtean zehar familia gehiago batuko dira kulturarteko harreman horiek sortzeko.
Harreman horien helburua da, alde batetik, eskolara eta Andoaingo udalerrira iritsi berri diren familiei harrera egoki bat egitea; tokiko familia boluntarioen bidez, egokitzapen-aldia errazagoa izan dadin akonpainamendu bat egitea, eta euskarara eta euskal kulturara iritsi
berri diren familiak hurbiltzea, eskolako eta udalerriko parte senti daitezen. Helburu nagusia harreman eta bizikidetza ereduak sortzea da, estereotipoak eta aurreiritziak apurtzeko eta gure seme-alabei kulturarteko harremanekin guztiok irabazten dugula erakusteko.
Harreman politak opa dizkizuegu