Klarinete-jole gazteek Zumaian saria irabazi dute

Aiurri 2023ko aza. 20a, 11:30

Udal Musika Eskolan Claudia Alduncin irakasle duten Jon Loiarte, Ekhi Ugalde, Nalia Martin eta Leo Ballesteros klarinete-joleek lehen saria irabazi zuten 8-12 urte bitartekoen mailan, Zumaian ospatu zen Klarinete Laukoteen Kontzertu-Lehiaketan. 1.4. Quartet izeneko laukoteak Sarri sarri (Kortatu; Mikel Emezabalen moldaketekin) interpretatu zuen. Ikusgai (argazkia: Claudia Alduncin; bideoa: Alicia Muñoz).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!