Andoaingo Udalak, haurren eta nerabeen eskubideen bermerako bere konpromisoa berretsi du. Xedea argia da: haurtzaro eta nerabezato on bat izateko eskubideak bermatzea. “Aitortza honetan, haur eta nerabeak entzuna izateko eskubidea, ingurune seguruan bizitzeko eskubidea, haurra eta nerabea izateko eskubidea, oinarrizko zerbitzuetarako eskubidea eta baloratua eta errespetatua izateko eskubidea artikulatzea beharrezkoa izan da, betiere haur eta nerabeekin eta herriko hainbat gizarte- eragileekin batera. Beraz, gaurko egunean haur eta nerabeen eskubideen aldeko aldarrikapena egin nahi dugu”.