La Salle Berrozpe ikastetxeko lau talde, finalistak Gizarte Ekonomiako Sormen Jaialdian

Aiurri 2023ko azaroaren 21a

Abenduaren 19an, EKOS Gizarte Ekonomiako Sormen Jaialdiaren lehen edizioko finala egingo da Kursaalen. Finalisten artean dira Andoaingo ikastetxeko lau talde.

Gizarte-ekonomiaren balioak zabaltzeko sortu da EKOS, eta pieza sortzaile, grafiko edo ikus-entzunezkoak baliatzen ditu horretarako. Lehen edizio honetan, 20 finalista daude 15 urtetik gorako ikasleen taldean. Horietatik lau La Salle Berrozpekoak dira. Hain zuzen, batxilergoko bi talde eta lanbide-heziketako beste bi.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!