Argazkia, Euskalduneko mendizaleek Avellanaleko tontorrera (Araba) urriaren 29an egin zuten txangokoa da (Egilea. Euskalduna MT).
Hona egitaraua, gaurtik aurrera:
* Azaroaren 21ean (asteartea):
“13 egun Pirinioak zeharkatzen BTT Transpirenaika” emanaldia. Julen Esnaolarekin. 19:00etan, Euskaldunaren Egoitzan.
* Azaroaren 22an (asteazkena):
Bazkideen batzar orokorra. Euskalduna M.T. Egoitzan, 19:00etan.
* Azaroaren 23an (osteguna):
“40 urte Komunismo gailurrera igo ginenetik”. Jose Antonio Arruabarrenarekin. 19:00etan, Euskaldunaren egoitzan. Hain zuzen, Miguel Angel Mendieta, Jesus Mari Arantzegi, Jose Antonio Arruabarrena eta Ramon Mari Iturralde tolosarrek osatu zuten gailurrerako espedizio historiko hura.
* Azaroaren 26an, (igandea):
Mendi irteera eta babarrun jatea Oiartzunen.