2023/12/03 12:00
Markaren zabalkundea egiteko asmoz, e// asteburua izango dugu abenduaren 1etik 3ra.
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, eguerdiko 12:00etan e// ekitaldia izango da Basteron. Ekitaldi horretan e// marka duten merkatari eta ostalariek nahiz herritar orok hartu ahal izango dute parte. Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, normaltasunez egunerokoan euskaraz bizitzeko hautua erdigunean jarri eta erabileran eragiteko aprobetxatzea da helburua. Izan ere, Andoainen badira euskaraz lasai aritzeko espazioak. Ekitaldiaren beste helburuetako bat izango da e// markarekin bat egitea erabaki duten Andoaingo merkatari eta ostalarien apostua balioan jartzea.
Ekitaldia Beatriz Egizabal lasartearrak aurkeztuko du eta Gernikako Audience musika taldeak girotuko du. Gainera, 50€ko 4 bono zozketatuko dira bertaratutakoen artean, Andoainen e// marka duten denda eta tabernetan erabiltzeko. Ekitaldiaren amaieran, bertaratutakoentzako luntxa izango da.