Usurbilen jaio eta bizi eta Andoaingo taldearekin lehiatzen ari den txirrindularia elkarrizketatu MATX komunitate digitalean. Bere buruaren aurkezpena egin du, hainbat bitxikeria aipatuz.
Egosten ari den tokian tokiko kirol komunitate digital berria da MATX. Kirola dinamizatuko duen proiektua da, eta eduki freskoa eskainiz gertuko kirolarien nahiz kirol taldeen lana jarriko du balioan. Tokikom-etik abiatutako egitasmoa da eta, askoren artean, erredakzio taldean murgilduta daude Goienako, UKTko eta Aiurriko erredaktoreak.