Andoaingo Anbulategian sentiberatasun handia erakutsi zuen bere jardunean, eta horrexegatik oso maitatua zen. Besteak beste 2010ean bularra emateko ikastaroa antolatu zuen. Orduko hartan Aiurriri egindako adierazpenetan zioen, “egunerokotasunean ikusten da zalantza eta segurtasun falta ugari sortzen zaizkiela amei haurrari bularra emateko garaian. Ilusio handiarekin hasten dira, baina gero zailtasunak topatzen dituzte eta orduan etsitu egiten dira asko. Talde hau sortzearen ekimena Andoaingo ginekologiako zerbitzutik bertatik atera da beraz, Janire Garcia emagin egoiliarra praktikak egitera guregana etorria da, ondo prestatuta dago eta horrek animatu egin gaitu”.
Urte asko eman zituen Andoainen lanean eta horrexegatik ia-ia andoaindarra sentitzen zela aitortu zuen elkarrizketa berean: “Hemengo emagina erretiratu zenean etorri nintzen, hogei urte baino gehiago dira horretaz. Aurreneko urte horietan kontsulta arratoiz beteta zegoen Olagain auzoko egoitza batean eta Ondarreta auzoan ezagutu nituen, honetara etorri ginen arte. Nahiz donostiarra izan, andoaindarra banintz bezala sentitzen naiz. Herriko makina bat emakume ezagutzen dut, eta horiekin bizipen gozagarriak zein tristeak partekatu ditut urte hauetan. Okindegirako bidean bakarrik, lauzpabost emakume ezagunekin geratzen naiz hizketan egunero”.