Zuetako batzuekin ere, aitatxo, senar edo bikote, asko partekatu dut, eta zuek hobeto ulertzen lagundu didazue. Motxila betearekin noa, eginiko lanak emandako pozarekin eta zuen maitasunarekin betea, eta zoriontsu noa.
Urte asko izan dira pasioz hartu dudan lana egiten. Eta hori guztia hasieratik beso-zabalik hartu ninduen herri batean, Andoainen. Urte asko elkarrekin lanean herritarrentzat laguntza integrala lortzeko... Eskerrik asko ere Udalari, nire ondoan hasieratik egoteagatik.
Ai! Zenbat oroitzapen Emakumeen Asanbladarenak...
Lortutako guztia hobetzen jarrai ezazue. Bizitza zoriontsua opa dizuet denoi, mundu hobeago batean. Mila esker eta besarkada bat
Mila esker eta besarkada handi bat.
Ana Fernandez Gorosabel,
Andoaingo emagina