2015ean eta 2014an jaiotako haurrek estilo libreko 50 metrokoa eta bizkar estiloko 6x25 errelebu mistoan parte hartu zuten, beraientzat estreinaldikoa izan zen txapelketan. Hamar haur aritu ziren Andoainen. Lehen txapelketa izanik, urduri zeuden arren, txukun aritu ziren denak, bi estiloetan ederki moldatuz.
Txikienen ondoren B kategoriako benjaminak aritu ziren. Igerilariak 50 bizkar proban eta 100 edo 200 metro librean aritzeko aukera zuten. Guztira, 2013an jaiotako neska-mutilak barneratzen dituen multzo honetan, gure taldeko lau haur aritu ziren. Laurak benetan ondo aritu ziren, proba guztietan ondo igeri egiten ikusi genituen.