EAJ-PNVren mozioa, zaintza-eredu berrien harira

Aiurri 2023ko aza. 24a, 08:32

Andoaingo jeltzaleek azaroko plenora eramango dute beren proposamena.

Horrela azaldu du Imanol Goenaga Andoaingo jeltzaleen buruak, prentsara zabaldutako oharrean: "Zainketak eztabaida publikoaren lehen lerroan daude, eta EAJ-PNVk zaintza-eredu berriaren ardatzak finkatzen dituen mozioa aurkeztu du azaroko udalbatzan, eztabaidatu eta onartzeko: sendoa, eraldatzailea, feminista eta komunitarioa den euskal zaintza eredu baten alde egiten dugu, adostasunak eta akordio zabalak lortzeko gaia izango dena; zaintzaren gaineko herri-itun berri bat lortzera eramango gaituzten zutabeak".

EAJ-PNVk, "jarrera ireki batetik, akordioak lortzeko benetako lankidetza defendatzen du, eta uste du gaia funtsezkoa dela ados jartzeko, Euskadik, Gipuzkoak eta Andoainek aurrera egiten jarrai dezaten. Andoaindarrok ere eragile konprometituak izan behar dugu zaintza ereduaren eraldaketan".

Mozioak zortzi puntu jasotzen ditu, besteak beste, zainketen profesionalizazioa edota etxeko zaintza lehenesten dutenak. "Herri itun handi batera iristeko gure eskua luzatzen dugu", adierazi dute ohar berean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!