Azaroaren 25a iritsita, Udal adierazpena egin du Andoaingo Udalak

Aiurri 2023ko aza. 25a, 08:35

Sexu-indarkeriak adingabeen artean gero eta eragin handiagoa duela azpimarratu dute aurtengo adierazpenean, "indarkeria mota hori ikusezinena eta normalizatuena baita, eta urtetik urtera gora egiten jarraitzen baitu".

Indarkeria matxistari aurre egiteko pebentzioan sakondu nahi du Udalak, "tokiko estrategia indartuz, adingabeen artean sexu-indarkeriari aurre egiteko egiturak, baliabideak, zerbitzuak edo programak ezarriz".

Konpromisoak:

  • Neskei eta nerabeei zuzendutako ahalduntze-programak indartzea, sexualitateari, bikote-harremanei, maitasun erromantikoari, autodefentsa feministako tailerrei eta abarrei buruzkoak
  • Mutiko eta mutilei zuzendutako esku-hartzeak abian jartzea, afektibitatea, harreman-ereduak, maskulinitate-ereduak edo rol sexistak eta parekidetasuna gainditzeko estrategiak lantzeko.
  • Indarkeria digitala prebenitzeko eta hari erantzuteko estrategiak lantzea, indarkeria matxista mota berri horiei ere aurre eginez.
  • Udalerriko adingabeekin hezkuntza-prozesuak indartzea, tokiko ekimenen bidez.

Azkenik gaurko deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu du Andoaingo Udalak.

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!