Gora Kaletxiki Bandak Santa Zezilia eguneko kontzertu berezia eskaini du Santa Krutz elizan bart, eta besteak beste, uztailean zendu zen Asier Barrio Agirre Basteroko langileari aitortza egin diote, herriko elkarteen ordezkariekin batera; senitartekoek ekitaldian parte hartu dute. Bestalde, Bandako musikariek Aita Larramendi ikastolako danbor-joleak eta Lebiton konpartsako buruhandiak bidelagun izan dituzte kontzertuan barrena. Argazki-sorta eta abestiak bideoz, ikusgai: