"Nire lehen maratoia"

Aiurri 2023ko aza. 29a, 08:13

Zumeatarra kirol elkarteko Javi Mentak sekulakoa egin zuen, aurreko igandean. Bere lehen maratoian seigarren postuan sailkatu zen, 02:23:58 orduko denbora eginez. 42.195 kilometroko distantzia 03m 24s / km-ko batez bestekoarekin osatu zuen.

Lehenengoa izateko, sekulako balentria egin du andoaindarrak. Metaliteratura izan daitekeen balorazioa eskegi zuen korrikalariak, sareetan, proba amaitu ostean.

Honatx, euskaratuta, Instagram sare sozialean jarri zuen mezua: "Nire lehen Maratoia: Irten, presiorik gabe, azkar, ausart, agian gehiegi, lasterketako lagunak top, irribarre egin animo bakoitzarekin, jendea ikusi, gozatu, jende asko, aurrera goaz, lasterketa erdia, oso azkar pasa dugu batez bestekoa, dagoena da, eskuz esku, ahal dudana, giharrak jota, horrela jarraitzen badut ez dut amaiuko, erritmoa jaitsi, sufritu, kilometro asko bakarrik korrika, muskuluen beldur aldapa bakoitzean, amaitu egin behar da, asko sufritu eta gelditu, luzatu, ibili eta berriro korrika egin, tira, animo gehiago, eskura duzu, ez dago minik, helmugarantz doan zuzenbidea, topera gozatu, ukabila estutu, ospatu eta hunkitu, familia besarkatu eta agurtu, beti hor daudelako. Mila esker! Eskerrik asko!".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!