Yeray gaztearen aldeko ekimenak, Andoainen

Aiurri 2023ko aza. 29a, 10:17

Behar bereziak dituen gaztea da Yeray andoaindarra, eta haren senitartekoek elkartasun kanpainari ekin diote. Abenduaren 16an, esaterako, hainbat jarduera burutuko dituzte.

Herrian, paraleloan, ekimen ezberdinak burutzen ari dira. Horietako bat sokadun poltsa bat da, 10 euroko prezioan salgai dagoena Karrikako Coviranen, Zumea kaleko Urratsen eta Goikoplako Keinun. 

Bestalde, itsulapikoak jarri dituzte herriko hainbat merkatalgune eta ostalaritza-gunetan.

Ospakizuna

Abenduaren 16an, goizeko 11:00tan abiatuko da festa Zumea plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!