"Eman Aurpegia!": gaikako bilketa hobetzeko sentsibilizazio kanpaina

Aiurri 2023ko aza. 29a, 13:47

Azken asteetan Tolosaldeko Mankunitatea osatzen duten herrietan gaikako bilketarekin lotutako sentsibilizazio kanpaina burutzen ari dira, "Eman Aurpegia!" leloarekin. Besteak beste, Etxeberrieta plazan izan dira gaur. Eskualdean, beste hiru hitzordu dauzkate jarrita ondorengo egunetarako: abenduaren 1ean, Goikoplazan (14:00-20:00), abenduaren 2an, Juanita Alkain plazan (09:00-15:00), eta, abenduaren 5ean, Zumea plazan (14:00-20:00). Ander Berazaluze Artelatz ingurumen zerbitzuetako teknikariak eman ditu kanpainaren inguruko azalpenak. Bideoz, ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!