Oposizioa, kontu eske

Aiurri 2023ko aza. 29a, 13:54

Azaroko ohiko batzarraldia igaro da. Besteak beste, pentsiodunen mozioa aztergai izan zen. Eta baita zaintzari buruz EAJ-PNVk aurkeztu zuen bigarren mozio bat ere. Horrekin batera, oposizioa kontu eske ari da, askotariko gaiekin.

Azaroko plenoa, bere osotasunean, klik bakarrera ikus daiteke:

Atzokoan, Gabonetako argien instalakuntzaren harira oharra argitaratu zuen alderdi sozialistak. Larria iruditzen zaio hitzarmena sinatu aurretik argiak jartzeko prozedurari hasiera ematea. Plenoan bertan gaia hizpide izan zuten, eta Fondon Zerbitzuetako zinegotzi ahaldunak azalpenak eskaini zituen. Antza, enpresak bere kabuz eta aurrez jakinarazi gabe, instalakuntzari ekitea erabaki zuen. Bideoan klik eginez gero, eztabaidaren tarte zehatza ikus daiteke.

Gaurkoan, EAJ-PNVk, Gobernu taldeari sare sozialen erabilera traketsa aurpegiratu dio EH Bilduri. Izan ere, Facebook sarean Arnaldo Otegiren mezu bat partekatu da Bastero Kulturguneko kontutik. Bide batez, jeltzaileei deigarria zaie Basteroko twitter kontutik mezurik argitaratu ez izana XX. urteurrena igaro berritan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!