16-30 urte bitarteko zazpi pertsona kontratatuko ditu Andoaingo Udalak

Jon Ander Ubeda 2023ko azaroaren 29a

Gazte enpleguko jardunaldiak. Artxiboko irudia.

Lanbiden izena emanda dauden zazpi langabetu izango dira, eta haiei guztiei urtebeteko lan-hitzarmena eskainiko zaie. Interesatuek Lanbiden eman behar dute izena, abenduaren 10a baino lehen.

Kontratazioen baldintza zehatzak Lanbidek iragarritako lan eskaintzetan azaltzen dira. Bete beharrekoak, hauexek:

  • Langabezian eta Lanbiden alta emanda egotea enplegu eskatzaile gisa.
  • 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea.
  • Praktiketako lan-kontratu bat hitzartzeko betekizunak betetzea.

Informazioa: Sustapen Ekonomikoa, Enplegua eta Gazteria Lansaila. Telefono-zenbakia: 943 304 221.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!