"Bere lanean bihotza jarri zuen emagina"ri omenaldi-ekitaldia egingo diote Andoainen, abenduaren 16an

Aiurri 2023ko abe. 5a, 08:14
2017ko irudia.

Anabel emaginak arrasto sakona utzi zuen andoaindarren artean, eta haren heriotza eragin handiko albistea izan da. Andoaindar talde batek omenaldi-ekitaldia antolatu du, Anabelen lanari aitortza egiteko.

Plaza Morean izango da hitzordua, eguerdiko 12:00tan hasita.

 

"ANA  FERNANDEZ GOROSABELek arrastoa utzi du Andoainen eta, bereziki Andoaingo emakumeen artean. Emagin gisa, beti goxo, ulerkor, une berezienetean bide-lagun eta profesional. Eskertu egin nahi diogu. 
Batu zaitez zu ere!"

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!