Honakoek egin zuten aurkezpena: Marta Lasa (kultur zinegotzia), Diego Barrasa (EH Bildu), Aritz Alkain eta Belen Moreno (PSE), Pepe Iparragirre (Ahal Dugu-Podemos), Iker Apaolaza (kultur teknikaria), Txitxu Kastro eta Katrin Iturralde (Udal Musika Eskolako irakasleak), Marijo Irastortza (Salkin), Olatz Olasagasti (Aita Larramendi ikastola), David Urtasun (La Salle-Berrozpe), (Josune Orbegozo (Olagain Txistulari elkartea), Lasarte (Punttuka Bertso Eskola), eta, Miren Lopez de Munain (Maizorri Txalaparta Eskola).
Programazio anitza
Hona “Gabon Giroan” egitaraua osatzen duten ekitaldiak:
* Gabon festa
Olentzero eta Mari Domingi eskutitzak jasotzen. Etxeberrietako Jai Batzordeak antolatuta.
Etxeberrieta plaza. Abenduaren 15a. 18:00
* Gabonak Ludotekan
Programazioa:
- Abenduak 16 – Rokodromoa.
- Abenduak 21 – Bingo eroa.
- Abenduak 26 – Ipuinak.
- Abenduak 27 – Gozogintza.
- Abenduak 28 – Joku txapelketa.
- Abenduak 29 – Eskulanak.
* Azoka solidarioa
Yeraik behar dituen hazkuntzarako hormonen laguntzarako. Zumea plaza. Abenduaren 16a, 10:00.
* Gaztain jana
Urki Dantza Taldeak antolatutako eguberri jaia. Juanita Alkain plaza. Abenduaren 16a, 12:00.
* Gora Kaletxiki Txarangarekin Kalejira
Udalerriko kaleak bere musikaz alaituko ditu. Abenduaren 16a. 12:00.
* Ismael Serrano
“La canción de nuestra vida” diskoaren aurkezpena.
Bastero. Abenduaren 16a, 19:30.
* Gazte Gabonak
Programazioa (Gaztea Lokalean):
- Abenduaren 21a Gazte Lokalean, 17:30 Santo Tomas: txistorra hojaldreak.
- Abenduaren 26a, 15:00. Iruñako bolerara irteera.
- Abenduaren 27a, 17:00. Gazte Lokalean Bizkotxoak dekoratzeko tailerra.
- Abenduaren 28a, 10:00. Donostiara irteera: noria eta txurroak.
- Abenduaren 29a, 17:00. Gazte Lokalean Pitxigintza tailerra: pultserak, lepokoak, belarritakoak…
- Abenduaren 30a, 10:00. Txuri Urdin izotz jauregira irteera.
* Udal Musika Eskolako kontzertua
Ikuskizun berezia Musika Tailerreko eta Kantu Koraleko ikasleen eskutik: “Lokuluxkak Gabonak arte”.
Abenduaren 21a, 18:00.
* Txutxu trena
Salkin merkatarien elkarteak antolatuta, Txutxu tren udalerriko kale komertzialak zeharkatuko ditu txikienen gozamena eginez.
Abenduaren 23a, 10:00.
* Gabon eguneko erronda musikatua
Gora Kaletxiki Txarangak herriko kaleetan, gabon kantak jotzen. Herritar guztiei gonbitea luzatuko die, beraiekin parte hartzeko.
Abenduaren 24a, 12:00.
* Olentzero eta Mari Domingiren etorrera
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Aita Manuel Larramendi Ikastolaren eskutik. 17:30ean, Zumea kalean Eguberri abestien jira hasita, espigoira gerturatuko dira.
Abenduaren 24a, 17:30.
* Olagain Txistulari Elkartearen Kontzertua
Olagain Txistulari Elkartea Alberto Agirre Abesbatzarekin batera, gabon kontzertua.
Abenduaren 28a, 20:00.
* Andoain Cup
Eskubaloi txapelketa 2023 Leitzaran eskubaloia klubak antolatuta, emakumezkoen 32 taldeen arteko txapelketa, haur kategoriakoak, parte hartuko dute, Suediako Partille Cup nazioarteko txapelketarako bidea hasten.
Udal kirol instalazioetan. Abenduaren 28tik 30ra bitarte.
* Ispirit – Rivers of Babylon
Ispirit taldearen “Rivers of Babylon” ikuskizuna, joera espiritualeko musikarekin.
Abenduaren 29an, 20:00.
* Bertso poteoa
Punttuka Bertso Eskolak antolatuta, urte amaierako poteoa, Maizorri txalaparta eskolarekin, Antton Arruti eta Ion Beloki trikitilari andoaindarrekin eta Amaia Agirre eta Maialen Akizu bertsolariekin.
Goikoplazatik Zumea plazara. Abenduaren 30a, 17:30.
* Olagain Txistulari Elkartea
Kalejira Andoaingo txistularien banda kalejiran arituko da herrian zehar, urtea agurtzeko gabon doinuak zabaltzen. Abenduaren 31a, 11:00.
* San Silvestre Lasterketa
Urteko azken kirol proba.
Zumea plaza. Abenduaren 31a, 11:30.
* Disko Festa – DJ Nemux
Urte Zahar Gaueko ospakizuna, musika dantzagarriz alaituta, 2024. urteari ongi etorria emateko.
Nafarroa plaza. Abenduaren 31a (2023), 20:00 – Urtarrilaren 1a (2024), 01:00.
* Eguberrietako haur parkea / PIN
3-11 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekintza non baliabide eta atrakzio desberdinak topatzen diren: puzgarriak, tailerrak eta ikuskizun bereziak 2an, 16:00-20:00, aniztasun funtzionala duten haurrei zuzenduta 3-4: Allurralde kiroldegia. Urtarrilaren 2a, 11:00-13:30 eta 16:00-20:00.
* Go!azen 10.0
Denboraldi honetan, Zuri jada ez da ikasle izango, begiralea baizik. Garazi ez da Basakabira joango ikasle moduan… baina bertan bukatuko du azkenean, aspaldiko etsai ezagun batengandik ihesi. Bastero. Urtarrilaren 2a, 16:30.
* Olagain Txistulari elkartea
Gabon Giroan Kontzertua. Herriko nagusiei Gabonak alaitzeko, Olagain Txistulari Elkartearen kontzertua Juan Batista Bataiatzailearen egoitzan, Gabon kantekin.
Zahar egoitza. urtarrilaren 3a, 18:00.
* Iñaki eta Olatz Salvador
“Familia artean” biraren azken kontzertua. Belaunaldi arteko hurbilketa musikal eta artistiko interesgarria. Bastero. Urtarrilaren 4a, 20:00.
* Errege magoen etorrera
La Salle Berrozpek antolatuta, Erregeak 16:45ean Zaharren Egoitzatik pasako dira aiton-amonei opariak banatzeko. Gero, 18:30ean, Zumeatarra Elkartearen ingurutik komitiba aterako da, eta herriko kaleak zeharkatu ondoren, Udaletxeko balkoitik mezua zabalduko diete andoaindarrei.
Urtarrilaren 5a, 18:30.